viernes, 25 de enero de 2013

BILERAZ BILERA

Azkeneko 2 asteetan hainbat bilera izan ditugu:

Bilera guztietan ideia berdina aurkeztu dugu, gure helburuak:

1.- Kirol Talde bat gara eta Euskal Herriko txapelketetan parte hartuko dugu.
2.- Urdaibaien, Pala eskola bat sortu nahi dugu.

Urtarrilak 17: Busturiko udalarekin

Busturiko kirol zinegotziarekin bildu ginen. Laguntzeko prest agertu zen. Eskari ofiziala egin behar dugula zigun.

URTARRILAK 23: Euskal Pilota Federazioa:

Sartu eta entzun nuen lehenengo esaldia hauxe izan zan:

"Sois la primera buena noticia que tenemos desde que estamos aqui..."

Orain dela 6 hilabete, zuzendari talde berri bat dago lanean. Luze hitzegin dugu eta prest agertu dira laguntzeko:

  1. Federazioan talde moduan sartzeko eta federatzeko.
  2. Urdaibaien, elkarrekin pala txapelketak antolatzeko.
  3. Umeekin "kaptazio" proiektu bat martxan jarri dute, eskolaz eskola, umeak palaren jokura "erakartzeko".
  4. Elkarrekin, Urdaibaiko frontoien txosten bat egiteko aukera dago. Ze nolako konponketak egin behar dira palara jolasteko?
 URTARRILAK 24: Bermeoko udalarekin

Gure proiektu aurkeztu eta gero, hauexek izan dira gure eskariak:

  1. Zer gertatu da Bermioko Artza frontoian zegoen sarearekin? Ezinbestekoa da sare hori eukitzea palako jaialdiak ospatzeko.
  2. Desagertuta baldin badago, prest gaude federazioarekin batera proiektu bat aurkezteko diputaziora sarea jartzeko.
  3. Larunbat honetan eukiko dugun bileraren ostean, udaletxeari orduak eskatuko dizkiogu entrenamenduentzat eta pala eskolarentzat.
  4. Frontoiaren urteurrena ospatzeko presta agertu gara laguntzeko.
 Eta bihar larunbatean bilera irekia...


viernes, 18 de enero de 2013

BUSTURIKO UDALAREKIN BILERA


Atzo arratsaldean euki dugu Busturiko udaletxearekin bilera.

Bertan aurkeztu diogu, Urdaibaiko frontoien inguruan egin dugun txosten txiki bat:


Era berean gure asmoen berri eman diogu:

URDAIBAIen PALA JOKOA BERPIZTU.

Gure helburu, Urdaibaien osoan pala talde potente bat egitea da. Zeintzuk dira emango ditugun pausuak:

1.- Bilera ireki bat presatu, ikusteko zenbat jende garen. Urtarrilak 26an izango da.


2.- Bilera hortatik, ikusi zenbat dauden prest federatuta egoteko, liga ezberdinetan jolasteko eta pare hartzeko egingo ditugun ekintza ezberdinetan.


3.- Martxoak 23an PALA TXAPELKETA BAT PRESTATU BERMION.

4.- Udan hasteko, Urdaibai inguruko umeentzako ikastaroak.

EUSKALDUNA  fabrikarekin hitzegin dugu eta prest daude laguntzeko.

Beste kirol taldeekin kontaktuan gaude gure arteko txapelketa ezberdinak egiteko.

Pixkanaka aurrera goaz...